Contacta con nosotros
946 74 02 28

Instalazioak

edificio
instalaciones

GURELUR

Sorreratik, 1914tik, Mungiako hainbat lekutan egon da kooperatiba. 1952. urtean eraikin bat egin zuten Elorduigoitia kaleko 6. zenbakian. Nolanahi ere, hirigunean zegoen eraikin hori, eta urteekin eta kooperatiba zein Mungia ere biztanleria dentsitate aldetik handitzen joan ahala, GURELUR eraikina egin zen, 8.600 metro koadroko lursaila erosita.

Lursail pribilegiatuak ditugu gaur egun, autobidearen irteeraren ondoan, hirigunetik 100 metrora, gutxi gorabehera, azken belaunaldiko instalazioekin. Hirigunera oinez joateko aukera ematen du horrek, eta gure zerbitzuak beste udalerri batzuetara ere hurbiltzen ditu, gainera..