Hondarribi-Zuri mahatsondoa
Gurelur-en une honetatik maiatzeraino Hondarribi-Zuri txakoli mahatsondoa eskuragarri dugu prezio ezinhobean, 2,50 euro unitatea.
Ezagutu gure kaktusak!
Urte osoan zehar Gurelur-ek kaktus zein krasa mota ezberdinak ditu eskuragai. Hurbildu zaitez hauek ikusi eta zure gustokoena aukeratzera.
Herberehetako erraboilak Gurelur-en
Udaberrira begira iritsi dira Gurelur-era Herberehetako erraboilak. Denboraldi honetako produktu arrakastatsuenetariko bat izaten ari da ahuakate edo mangoa moduko zuhaitz tropikalez gain.
Nekazarien denda
Gurelur 1914tik dabil lehen sektoreko produktuak komertzializatzen, eta honezkero erreferentzia bat bilakatu da Bizkaiko lurraldean. Mungiako gure dendan era guztietako produktuak aurkituko dituzu, profesional zein erabiltzaileentzat prezio lehiakorrenean.
Berritasunak Gurelur produktuetan
Gurelur lehen sektoreko dendak Compo etxearen produktuen inplantazio bat egin du baratzearekin zerikusia duen guztirako. Denda ekologikoak bezeroei begira kalitate goreneko poduktuak eskaintzeko apustuarekin bat jarraitzen dugu.
Baratzeko denboraldirako prest
Udaberria hurbiltzen dabil, eta GURELUR-en bagabiz horretarako prestatzen. Hori dela eta, baratza txukuntzen joan ahal izateko materiala aurkituko duzu gurean.
Ongarri garaia hasi da
Baratzeko ongarriak prestatzen hasi gara jada Gurelur-en. Mota guztietako ongarri mineral eta ekologikoak aurkitu ahal izango dituzu gurean, lorategi eta fruta-zuhaitzentzat. Urtero bezala, gure eskaintzan 15 hirukoitza (NPK 15-15-15) izango da erabiliena, anitzena izateagatik. Hurbildu eta eskuratu ezazu hobeto datorkizuna!
Patata denboraldia hasi da
Gurelur-en prest gaude patata denboraldiari aurre egiteko. Hurbildu zaitez gure dendara, eta bertan aurkituko dituzu Monalisa eta Spunta motetako patatak.
Iritsi dira fruitu zuhaitzak!
Gurelur-en badaude jada eskuragai frutu zuhaitzak. Denboraldi honetan aniztasun handia dugu gure eskaintzan. Hurbildu zaitez gurera eta bertan izango duzu deskubritzeko aukera.
San Antontxu bezperaren lehen edizioa
Gurelur nekazaritza dendak ostiral honetan San Antxontxu bezperako lehen edizioa ospatu du. Jai aurreko giroan, publikoaren presentzeia nabarmentzekoa izan da bertan, arrakasta berezia denboraldiko produktuek izan dutelarik. Hitzordu hau 2020a geroztik urterokoa bilakatu nahi da, dendara hurbiltzen den edonork %10eko beherapena jasoz 20 euro baino gehiagoko erosketak eginez gero. Gurelur 1914tik darama nekazarien denda izaten, […]