Gurelur nekazaritza dendak ostiral honetan San Antxontxu bezperako lehen edizioa ospatu du. Jai aurreko giroan, publikoaren presentzeia nabarmentzekoa izan da bertan, arrakasta berezia denboraldiko produktuek izan dutelarik.
Hitzordu hau 2020a geroztik urterokoa bilakatu nahi da, dendara hurbiltzen den edonork %10eko beherapena jasoz 20 euro baino gehiagoko erosketak eginez gero.
Gurelur 1914tik darama nekazarien denda izaten, eta hauengandik hurbil egoten jarraitzeko helburu argia du.